ARMAÑON PARKE NATURALA 2015-10-27


Bagatza eskolako 4.mailako ikasleak Armañon parke naturalean egon gara urriaren 27an.

4.mailako ikasleak Pozalaguatik irtendakoan
          Eguraldi txarra egin zuen hasieran, baina, gero altxatu egin zuen eta eguzkia irten zen.
Bidaia luzea izan zen eta kurba askorekin, batzuk mareatu egin ziren.
         Heldu ginenean, Parketxean, hamaiketakoa jan genuen eta gero hiru taldeetan banatuta menditik txangoa egitera irten ginen.
         Parketxeko langileek oso ondo azaldu ziguten dena.Ibilalditxoan, hainbat landare, animalia,zuhaitz, eta fosil ikusi genituen.Zuhaitz eta landareen artean, besteak beste; Elorri beltza, Elorri zuria, Artea, Gorostia, Goroldioa...ikusi genituen.Animaliak; ardiak, ahuntzak, saiak, etab...

Fosilak
Arkumearen garezurra
Goroldioa
Gorostia
zuhaitzen enborretan perretxikoak


Perretxikoa

Likenak
Ezkurrak

Ibilaldia oso dibertigarria izan zen, ardien kakak ez zapaltzeko salto ta salto ibili ginen, hau lana gurea!!!!!


          Hau ikusi eta gero, Pozalaguako koban sartu ginen.Bertan 13 gradu zeuden, hau hotza!!!!Bertan estalaktitak eta estalagmitak ikusi genituen.(Estalaktitak, goitik behera eta estalagmitak behetik gora).
          Forma arraroa zuten estalaktitak ikusi genituen,"ezentrikoak" deiturikoak.Estalaktita eta estalagmita bat elkartzen direnean "zutabea" osatzen dute.
         Oso polita izan zen koban zehar ikusi genuen guztia.Asko gustatu zitzaigun,

Estalaktitak eta estalagmitak

Zutabea

Ezentrikak


         Azkenik, kanpoan zegoen leku batean bokatak jan genituen, gero apur bat jolastu eta autobusera bueltatu ginen Barakaldora itzultzeko.
         Oso txango polita izan da!!!Errepikatzekoa!!!!



Hona hemen gure argazkiak: