Ingurunen, ZENTZUMENAK ikusi ditugu, taldeka hormairudi polit hauek egin ditugu!!!
Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas
ARMAÑON PARKE NATURALA 2015-10-27
![]() |
| 4.mailako ikasleak Pozalaguatik irtendakoan |
Eguraldi txarra egin zuen hasieran, baina, gero altxatu egin zuen eta eguzkia irten zen.
Bidaia luzea izan zen eta kurba askorekin, batzuk mareatu egin ziren.
Heldu ginenean, Parketxean, hamaiketakoa jan genuen eta gero hiru taldeetan banatuta menditik txangoa egitera irten ginen.
Parketxeko langileek oso ondo azaldu ziguten dena.Ibilalditxoan, hainbat landare, animalia,zuhaitz, eta fosil ikusi genituen.Zuhaitz eta landareen artean, besteak beste; Elorri beltza, Elorri zuria, Artea, Gorostia, Goroldioa...ikusi genituen.Animaliak; ardiak, ahuntzak, saiak, etab...
![]() |
| Fosilak |
![]() |
| Arkumearen garezurra |
![]() |
| Goroldioa |
![]() |
| Gorostia |
![]() |
| zuhaitzen enborretan perretxikoak |
![]() |
| Perretxikoa |
![]() |
| Likenak |
![]() |
| Ezkurrak |
Ibilaldia oso dibertigarria izan zen, ardien kakak ez zapaltzeko salto ta salto ibili ginen, hau lana gurea!!!!!
Hau ikusi eta gero, Pozalaguako koban sartu ginen.Bertan 13 gradu zeuden, hau hotza!!!!Bertan estalaktitak eta estalagmitak ikusi genituen.(Estalaktitak, goitik behera eta estalagmitak behetik gora).
Forma arraroa zuten estalaktitak ikusi genituen,"ezentrikoak" deiturikoak.Estalaktita eta estalagmita bat elkartzen direnean "zutabea" osatzen dute.
Oso polita izan zen koban zehar ikusi genuen guztia.Asko gustatu zitzaigun,
![]() |
| Estalaktitak eta estalagmitak |
![]() |
| Zutabea |
![]() |
| Ezentrikak |
Oso txango polita izan da!!!Errepikatzekoa!!!!
Hona hemen gure argazkiak:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


















